PELOTEA

Pelota partiduak Zeberion

Ager Barragan 2025eko abenduaren 19a

Zeberioko Abendu Kulturalaren egitarauaren barruan gaur, hilak 19 arrastiko 17:30ean, pelota partiduak antolatu dira.

Lehenengo partidu biak Bizkaiko Banakako Txapelketako partiduak izango dira; Lehenengoan Aran Goti eta Lier Barrerasek jokatuko dabe. Bigarrenean barriz, Arhane Mendibil eta Amaia Zarrabeitiak.

Hirugarren partiduan, oin dala hilebete batzuk erretiroa hartu eban Danel Elezkano pelotari profesional ohiari omenaldia egingo deutsee. Bertan, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbek, Mikel Goñi eta Beñat Garciaren kontra jokatuko dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!