UEMA

UEMAko kide da Zeberio

Erredakzinoa 2025eko abenduaren 16a

Joandako zapatuan urte amaierako Batzar Nagusia egin eban UEMAk, eta batzarkideek aztergai izan eben mankomunidadera sartzeako udalek egindako eskaera barriak.

Urdiaingo eta Zeberioko udalek zemendian ebatzi eben UEMAko kide izatea, eta horreen eskaerak Batzar Nagusian onartu ostean 120 udal izatera heldu da UEMA, danen artean 355.000 biztanleko lurgune euskalduna osotuz.

Zeberioko Ziortza Sagasti eta Ibai Perez izan ziran batzarrean eta Areatza eta Zeanuriko ordezkariak be bertan izan ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!