ABENDU KULTURALA

Jardueraz betetako hilea daukie aurretik Zeberioztarrek

Ager Barragan 2025eko abenduaren 2a

Joseba Sarrionaindia // Argazkia: Jose Goitia

Zeberioko Udalak eta herriko alkarteek hainbat ekintza antolatu dabez abenduko iluntasun eta hotzari aurre egiteko.

Abendu Kulturala izenpean, Zeberioko kultur, gizarte eta kirol alkarteek eta Udalak hilebete osorako egitarau potoloa antolatu dabe. Adin eta gustu guztietarako ekintzak dagoz antolatuta abenduaren 3an hasi eta urtailaren 2ra arte. Solasaldiak, bertsoak, umorea, dokumental proiekzinoak, kontzertuak, urtekerea kostaldera, ballet ikuskizuna, pelota partiduak, umeentzako tailer eta jolasak, auzoetako jaiak, mendi urtekerea eta zelan ez, Olentzerori eta Mari Domingiri ondoetorria egiteko jaia egingo dira abenduan zehar.

Hemen egitarau osoa:

Abenduak 3, eguaztena 
19:00etan, Joseba Sarrionandia eta Xabier Madariagagaz solasaldia. Plazako Ermita Zaharrean. 

Abenduak 5, barikua 
18:30ean, Bertsoklown: Onintza Enbeita, Aissa Intxausti eta Beatriz Egizabal. Plazako Ermita Zaharrean. 

Abenduak 11, eguena 
19:30ean, GR11 Ibilbidea dokumentalaren proiekzinoa eta solasaldia Elixabete Arbe, Joana Maluenda eta Bego Gonzalezegaz. Plazako Ermita Zaharrean. 

Abenduak 12, barikua 
19:00etan, Ingot taldearen kontzertua. Plazan. 

Abenduak 13, zapatua 
19:00etan, Naiara Trifolen kontzertua. Plazako Ermita Zaharrean. 

Abenduak 14, domekea 
Urtekerea Ondarru eta Lekeitiora. 

Abenduak 15, astelehena 
19:00etan, Arratiako Musika Eskolearen emonaldia. Plazako Ermita Zaharrean.

Abenduak 19, barikua
18:00etan, ballet ikuskizuna. Plazako ermita zaharrean.
19:00etan, pelota partiduak: Arhane Mendibil vs. Amaia Zarrabeitia, Bengoetxea-Larunbe vs. Goñi-Garcia.
Ostean, DJ Matxinada.

Abenduak 22, astelehena
17:00etan, 4-12 urteko umeentzako buruhandi tailerra. Eskola zaharreko txokoan.
Izen-emotea abenduaren 19a baino lehen, austarrikulturtaldea@gmail.com helbidean.
19:30ean, Red Bull X-Alps 2025: Alpeak alderik alde oinez eta hegan ikus-entzunezkoaren proiekzinoa. Plazako ermita zaharrean.

Abenduak 23, martitzena
11:00etan, egurrezko jolasak. Plazan.

Abenduak 24, eguaztena
17:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerea. Ermitabarritik hasita.

Abenduak 26, barikua
12:00etan, Etxazoko San Esteban jaia: mezea, barauskarria eta herri-kirolak.

Abenduak 29, astelehena
12:00etan, Barbatxaoko Santomas Zaharraren jaia: mezea eta barauskarria.

Abenduak 30, martitzena
11:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak eta jolasak. Plazan.

Abenduak 31, eguaztena
10:00etan, plazatik Tontorrandira mendi urtekerea.

Urtarrilak 2, barikua
11:00etatik 14:00etara, umeentzako puzgarriak eta jolasak. Plazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!