Nor da Maurizia? Maurizia Aldeiturriagaren bizi eta obrearen gaineko ikuskizuna da. Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Eguna dala-ta, Zeberioko Udalak Azaro feminista hilea antolatu dau eta zemendia osoan eskaini dabezan eta eskainiko dabezan ekintzetako bat da antzezlan hau. Bariku honetako arrastiko 18:30ean hasiko da plazako Ermita Zaharrean. Zelako Kultur Ideiak-en ekoizpen hau, Maurizia Aldeiturriaga Zabala, pandero-jole zeberioztarraren, bizian dago oinarrituta. Nahiz eta edonork gozatuteko moduko lana dan, gazteengana hurbilduteko saiakerea da. Ikuskizun honetan, antzerkia, jantzea, zuzeneko musikea eta irudi originalen nahasketa bat egiten da eta tresna horreek erabilita kontetan da Maurizia euskal plazandre erreferentearen bizitzea.