UEMA

UEMAko kide izatea ebatzi dau Zeberioko Udalbatzak

Asier Abrisketa 2025eko azaroaren 7a

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko 120. herria da Zeberio. EH Bilduko bost zinegotzien baiezkoagaz eta EAJko bi zinegotziren abstentzinoagaz hartu da ebatzia.

Zeberioko Udalbatzak atzo, hilak 6, egin eban Ohiko Osoko Bilkuraren gai-zerrendan egoan Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko (UEMA) kide izatea eta honen estatutuak onartuteko aukerea. EH Bilduren bost zinegotziek aldeko botoa emon eben eta aurkeztu ziran EAJko zinegotzi biek, abstenidu egin ziran. Holan, Zeberio UEMAko kide izango da oindik aurrera. Asteon Urdiain (Nafarroa) be batu da UEMAra eta beraz, 355.000 biztanle batzen dituan 120 udalerriz osotutako "lurgune euskalduna" da UEMA.

UEMAk azaldu dauanez, igaz 1.081 biztanle eukazan Zeberiok eta bertako euskera ezagutza indizea %80,2koa da. Halanda be, UEMAko atzen ikerketen arabera, erabilera datuak behera egin dau atzenaldian; lehen hizkuntza moduan %45,82k dauka euskerea eta etxeko erabilerea %33,92koa da. "Kontzientziazinoan eta herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko beharra ikusi dabe Zeberion. Horren jakitun erabaki dau Zeberioko Udalak UEMAko kide izatea, besteak beste herritarren ahalduntzean eta erabileran eragiteko UEMAren esperientzia bidelagun izango dabelakoan", azaldu dabe UEMAtik.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!