"Azaro feminista" deituta, Zeberion hilebete osorako ekintza eta eskaintza desbardinak egongo dira. Eguazten honetan, Envejecimiento activo y saludable berbaldia eskainiko dabe Gure Indarra elkartekoek, arrastiko 17:00etan Plazako Ermita Zaharrean. Hurrengo eskaintzea 10ean izango da eta sukaldaritza tailerra egongo da Eskola Zaharrean 18:00etatik 20:00etara. Zemendiaren 14an bertso-poteoa egongo da Andoni Egaña eta Oihana Bartragaz arrastiko 19:00etan plazan, eta ostean, zer jan egongo da Ermitabarrin. Zapatuan be badago zer egina, mendi urtekerara joateako goizeko 08:00etan eta baba-jana egongo da Zornotzan, hori eta gero. Zemendiaren 30erarte egongo dira ekintzak, hilea feminismoz bustiten.