Zeberioko Etxebarri auzoko baserri bat guztiz erre da gauean zehar

Asier Abrisketa 2025eko azaroaren 5a

Bertan bizi zan persona bakarra bere kabuz urten zan etxetik eta suhiltzaileak gau osoan zehar egon dira sua amatetan. Atzo eta gaurko, baso suteen arriskua dala-ta abisu horia dago ezarrita, hegoaldeko haizeagaitik.

Atzo eta gaurko Euskalmetek ezarritako abisu horia dago, hego haize boladek baso suteak zabalduteko arriskua dala-ta. Bizkaiko suhiltzaileek sute ugaritan egin dabe lan egun bi honeetan, sare sozialetan jakitera emon dabenez, eta horreetako bat Zeberion izan da. Etxebarri auzoan baserri bat erre da, alboetako hormak bakarrik geratu dira zutunik. GEURIAk informau dauanez, 01:45era aldera jaso dabe suhiltzaileek deia eta bertan bizi zan persona bakarra bere kabuz urten da, gero erietxera eroan dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!