Gailu eta hondakin txikiak botateko ipinten dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak herriz herri ibilten dan garbigune mobikorra. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan behar dira. Garbigune hau, urte osoan egoten da herriz herri mobiduten, herri bakotxean aste pare batez egoten dalarik.
Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka garbigune horrek: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.