literaturea

Domekan ekingo deutsee Zeberioko Literatura Solasaldiei

Asier Abrisketa 2025ko ira. 26a, 12:41

Saioak hiru astero egingo dira Udal Liburutegian, 18:30ean; testu literarioak irakurri eta batutakoen artean solasalditxoa egiteko.

Aurreko ikasturtean zezeilean hasi ziran zeberioztarrak Literatura Solasaldia ekimenagaz eta oingo kursoan be aurrera eroango dira saiook. Domeketan, hiru astero, 18:30ean batuko dira Zeberioko Udal Liburutegian irakurzaleak eta lehenengo saioa oingo domekan, hilak 28, egingo da. Aurreko urtean legez, saioetan testu bat aukeratu eta partaideek etxean irakurriko dabe, hurrengo saioan danen artean komentetako.

Domekako saioa taldetxoa osotuteko izango da eta lehenengo bi edo hiru saioetan testu laburrak (ipuinak, libururen baten pasadizo bat...) aukeratu eta hurrengo saioetan egingo da solasaldia. Gero, liburu bat aukeratuko dabe danen artean eta kapituluka joango dira kursoan zehar hau irakurri eta honen inguruko iruzkinak alkarbanatuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!