Zeberioko Udalak herritarren egoera fisikoa zaintzeako hainbat ikastaro antolatu ditu 2025-2026 ikasturtera begira. Urri bigarrenaren 2tik aurrera, martitzen eta eguen arrastietan egingo dira ikastaroetako saio guztiak. Izena emoteko astelehena, hilak 29, baino lehen deitu behar da udaletxeko harrera, 94 648 10 79 telefonoan.
Esan moduan, martitzen eta eguenero egingo dira ikastaroetako saioak hurrengo ordutegian: 17:00etatik 17:55era arte Mantentze-gimnasia, 18:00etatik 18:55era Heziketa-fisikoa, 19:00etatik 19:55era Muskulazinoa eta 20:00etatik 20:55era arte barriro be Mantentze-gimnasia. Plazak kontauta dagoz eta jente gehiagok izena emonez gero, astelehenean zozketa publikoa egingo da udaletxean, 17:30ean.