Zeberioko Austarri Mendi Klubekoak Cadagua (Gaztela eta Leon) aldetik ibili dira astegoienean eta deskantsurako astegoien bat hartuta, urri bigarrenaren 4tik 5era arteko beste urtekera bat antolatu dabe. Oingoan Nafarroako Pirinioetara da urtekerea, Larra eta Belagua aldeko mendiak igotera, hain zuzen be. Izena hilaren 25era arte emon daiteke austarrimenditaldea@gmail.com helbidera idatzita edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetara deituta.
Zapatu doizean 07:30ean urtengo dira partaideak Zeberioko plazatik eta lehenengo eguneko plana Auñamendi (2.507m) igotea da. Aukera errezago bat gura dabenentzako bigarren aukera bat be ipini da mahaigainean, Utzigañara (1.618m). Domekan barriz, Izabatik urtetan dan ibilbide zirkular bat egingo dabe mendizaleek, Ardibidegaina (1.309m) eta Armotoa (1.375m) tontorretatik pasetako. Bueltan Tejerias labea eta Ibon kobazuloa be bisitauko ditue.