mendia

Cantonad eta Canto Murielera doaz Zeberioko mendizaleak domekan

Asier Abrisketa 2025ko ira. 17a, 10:36

Austarrik antolatutako mendi ibilbidean gaur arte emon daiteke izena, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Zeberioko Austarri Mendi Klubak mendi ibilaldia antolatu dau domekarako, hilak 21. Zeberioko plazatik 08:00etan autobusez urtenda Cadaguara (Gaztela eta Leon) joango dira, bertatik Canto Muriel (896m) eta Cantonad (820m) tontorrak igoteko. Bertatik Lezanara bajatuko dira, bidean hamalau kilometro egin ostean. Bidean pagadiak, Kadagua errekearen iturburua eta otso-zulo bat be bisitauko ditue.

Bertara joateko izena emon behar da aldez aurretik eta gaur, hilak 17, da horretarako atzen eguna. Posta elektronikoz, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan egin daiteke izen emotea. Bazkideentzako prezioak (nagusiek 8€ eta umeek 4€) eta bazkide ez diranentzako prezioak dagoz (nagusiek 10€ eta umeek 5€), autobusa ordainduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!