jaiak

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izango dira bihar Zeberion

Asier Abrisketa 2025ko ira. 1a, 11:13

Jaietako atzen egunean 18:00etan eskainiko dabe pailazo eta euren lagunek Ostirala iritsi da! ikuskizuna plazako eszenatokian.

Martitzena, urri lehenengoak 2, izango da Zeberioko Sandoni jaietako atzen eguna eta eguerdiko meza, jubiladuen bazkari eta Mus, Briska eta Tute Txapelketen ostean, aurengo jaietako atzen ekintzea izango da Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazo ospetsuen emonaldia. Ostirala iritsi da! saioa 18:00etan egingo da, plazako eszenatokian.

Porrotx eta Marimotots, Pupu eta Loregaz egongo dira Zeberion, Ostirala iritsi da! antzezlanagaz txiker zein nagusiak barrez ipinteko. “Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek, Txapas irakasleagaz batera, euren atzen laneguna igaroko dabe, alkarregaz ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. "Txapasegaz beti da barikua! Jantzi sudur gorria eta zatoz geugaz Txapasen kaxa magikoek gordetan dabezan sekretuak ezetutera!”, dino sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!