AUTOBUSA

Zapatu gauean, Zeberioko jaietatik joan-etorria egiteko autobus zerbitzua egongo da

Ager Barragan 2025ko abu. 29a, 18:20

Abuztuaren 30ean, zapatu gauean, Zeberiora joan eta bertatik bajatuteko aukerea egongo da ipini daben autobus zerbitzuari esker.

Autobusek ibilbide bi egindo ditue, bata Igorretik hasi, Arteatik pasau eta Zeberiora joango dana (eta alderantziz) eta bestea Ugaotik Zeberiora (eta alderantziz). Ordutegia desbardina da ibilbide bakotxerako. 

Lehenengo ibilbidean, Igorren 21:30 eta Artean 21:35ean hartu ahalko dau autobusa Zeberiora igon gura dauanak, eta bajatuteko barriz, 04:30ean hartu beharko da. Bigarren ibilbidea Ugaotik urtengo da 22:00etan eta bueltetako autobusa 04:00etan hartu beharko dau etxera bueltau gura dauanak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!