JAIAK

Zeberioko jaiak 2025

Ager Barragan 2025eko abuztuaren 20a

Abuztuaren 28an, eguenean, hasi eta sei egunez murgilduko dira zeberioztarrak ekitaldiz beteriko jaietan.

Eguen arrastian Austarri Kultur Elkarteak txupina bota ostean, beste urte batez, ekintza ugari antolatu ditu jai batzordeak: herritarren afaria, kontzertuak, suzko zezena, trikitilariak, umeen jolasak, Bakailao, Patata Tortilla eta Paella Txapelketak, mezak, baba-jana eta beste hainbeste.

Hemen jaietako egitaraua:

Abuztuak 28, eguena
19:00etan, txupinazoa Austarri Kultur Elkartearen eskutik.
19:00etan, Berakatz taldea.
19:30ean, limonada dastaketea.
21:00etan, Zeberioko herritarren afaria.
22:50ean, suzko zezena Gazte Elkartearen eskutik.
23:00etan, Berakatz taldea.
 
Abuztuak 29, barikua
12:30ean, umeen jolasak. Zurezko jolasak.
13:00etan, Trikitilariak: Kaña Bi Trikifarra.
17:30ean, Pelota partiduak: Mandoia Zeberio Pelota Elkartea.
19:00etan, La Tuna Bando Txaranga.
21:30ean, KVTER taldearen kontzertua.
22:30ean, Larrabetzuko Etxafleruek.
23:00etan, erromeria Nonbait taldeagaz..
 
Abuztuak 30, zapatua
10:30ean, Asel Ozerinjauregi bizikleta martxea.
14:00etan, Bakailao, Patata Tortilla eta Paella Txapelketea.
18:00etan, umeen jolasak Guraso Elkartearen eskutik.
19:00etan, Joselontxos Txaranga.
20:00etan, kontzertuak: Rally 48, Tatta & Denso eta DJ Party & Tiza.
 
Abuztuak 31, domekea
13:00etan, mezea.
13:30ean, herriko albokariakaz kalejirea.
13:30ean, herri kirolak.
19:30ean, Tio Teronen Semeak.
 
Urri lehenengoaren 1, astelehena
(Baba-jana eta mozorro eguna, norberak gura dauan mozorroagaz)
11:30ean, umeentzako jolasak eta puzgarriak.
13:00etan, Etxebarria Aita-semeakaz kalejirea.
15:00etan, baba-jana Guraso Elkartearen eskutik.
 
Urri lehenengoaren 2, martitzena
13:00etan, Laura Orueren aldeko XXV. urteurreneko mezea eta gero barauskarria.
15:00etan, jubiladuen bazkaria eta Mus, Briska eta Tute Txapelketak.
18:00etan, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!