auzoak

Sanadrianak ospatuko ditue Argiñaoko auzotarrek

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 30a, 13:24

Zapatuan mezea kantauko da 12:30ean eta gero, jana eta edana zerbitzauko dira hurreratutakoen artean.

Zeberio eta Arantzazu artean dago Argiñao auzoa eta bertako San Adrian ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez, abuztuaren lehen astegoienean. Beraz, abuztuaren 2an, zapatua, mezea egongo da entzungai 12:30ean eta hau amaituta, barauskarria egongo da auzotar zein ermitara hurbilduten diranentzako. Horrezaz gainera, saninazioak Gorbeian eta Zeberioko Undurragan, Zeanuriko Otzerinmendiko San Juston eta Dimako Artaun auzoan be ospatuko dira jaiak astegoienean. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!