auzoak

Undurragako saninazioak ospatuko dira eguenean

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 29a, 13:06

Undurragako San Justo eta San Pastor ermitearen antxinako irudia // Bernardo Estornes Lasa.

Zeberioko auzoko San Justo eta San Pastor ermitan mezea ospatuko da 12:30ean eta gero barauskarria egongo da hurreratuten diranentzako.

Garagarrilak 31, eguena, da Loiolako San Ignacioren eguna eta Zeberioko Undurraga auzoan, San Justo eta San Pastor ermitan, jaia ospatuko da. Santu bi honeen omenezko jaia abuztuaren 6a bada be, ermitatxoan saninazioak ospatuten dira urtero. Holan, mezeagaz hasiko da ospakizun xumea, 12:30ean, eta mezatik urteterakoan, jana eta edana egongo da hurreratuten diran guztientzako. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!