Zeberioko Sandoni jaien baitan, baba-jana egingo da urri lehenengoaren 1ean. Baba gorriak, sakramentuak, ardaoa, ura eta ogia egongo da herri bazkarian baina aldez aurretik, txartelak erosi behar dira. Honeek Herriko Dendan ipini ditu salgai Txubelasu Guraso Elkarteak. Bost urtetik beherako umeentzako doban da txartela, sei eta hamabi urte bitartekoentzako 15 euro dira eta hamabi urtetik gorakoentzako, 20 euroko prezioa dauka txartelak.