Zeberioko Sandoni jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeako aukerea amaituta, herritarrek aurtengo jaien irudia zein izango dan ebazteko bozkaketan parte hartzeako aukerea daukie oin. Atzo zabaldu zan bozkaketea eta botuak bihar, hilak 23, arte jasoko dira Zeberioko Udalaren Whatsapp kanaletik bialdu dan estekan.
Hiru kategoria dagoz, adinaren arabera, eta kartel bi izango dira irabazleak. Batean jaietako programa osoa agertuko da eta bestean, umeen ekintzak. Bederatzi urte arteko lehiaketan egon dira parte-hartzaile gehien, hogei kartel aurkeztu dira-ta. Hamar eta hamalau urte bitarteko lehiaketan barriz lau, eta helduen kategorian beste lau aurkeztu dira.