energia

Zeberioztarrek aholkularitza energetikorako zerbitzua izango dabe

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 7a, 12:30

Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak martxan ipinitako zerbitzuari esker konsumoa murriztu zein fakturak optimizetako aholkuak eta dirulaguntzen gaineko informazinoa jaso ahal izango dabe.

Zeberioko Udala parte dan Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak energia kontuetarako aholkularitza zerbitzu barria ipini dau martxan eta beraz, zeberioztarrek hau erabilteko eskubidea izango dabe oindik aurrera. Holan, besteak beste, faktura energetikoa ulertuteko laguntzea, konsumoa murriztu eta tarifak optimizetako aholkuak jaso eta Argindarraren Bonu Soziala zein bestelako dirulaguntzen gaineko informazinoa eskuratu ahal izango dabe.

Zerbitzu hau herritarrek zein sektore pribaduko enpresa txikiek erabili ahal izango dabe. Gainera, jenteagaz zein enpresa txikiakaz lan egin bitartean, aholkularitzako teknikariek Nerbioi-Ibaizabal eskualdean interes berezia daukien eta energiagaz lotura daukien alderdiak identifiketan joango dira. Geroago, aholkularitzea gai horreetara be luzatuteko: energia barriztagarriak, energia-komunidadeak, trantsizino energetikoa...

Kontaktua

Aholkularitza zerbitzuagaz kontaktuan ipinteko aukera desbardinak eskaini dau Nerbio-Ibaizanal Mankomunitateak. Posta elektronikoz energia@nerbioi-ibaizabal.eus helbidera idatzita zein 94 671 26 99 telefonora deituta artatuko dabez herritarrak, astelehenetik eguenera 09:00-12:00 eta 15:00-17:00 ordu bitarteetan eta barikuetan, 09:00etatik 12:00etara.

Beste alde batetik, aurrez aurreko arretea be eskainiko da. Zeberion ez da egongo baina Ugaon bai, berbarako. Abuztu eta jai egunetan izan ezik, hileko bigarren eta laugarren martitzenetan egongo da aurrez aurreko zerbitzua Ugaon, 11:00etatik 13:00etara. Herri bakotxeko egutegia nerbioi-ibaizabal.eus webgunean ikus daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!