bardintasuna

III. Bardintasun Planari ekin deutso Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 4a, 09:37

Herritarren eretxi, ekarpen eta iradokizunak batzeako galdetegia zabaldu da eta abuztuaren 1era arte bete daiteke.

Pasau dan urtean Zeberioko Udalak II. Bardintasun Plana burutu eta baloretan amaitu eban eta aurten, martxan ipini dira barriro be III. Bardintasun Planari ekinda. Baina plan barriaren gaineko lehenengo batzarrean parte-hartzaile gitxi egon zirala-ta, zeberioztarren eretxi, ekarpen eta iradokizunak batzeako asmoaga, inkesta bat zabaldu jakie herritarrei. Plana gorpuztuteko, datozan lau urteotan ekintza ugari egingo dira eta honeek herritarren benetako beharrizanak asetuteko, garrantzia handikoa da galdetegia ahalik eta jente gehienak betetea, Bardintasun Planak Zeberioko erralidadea islatu dagian. Abuztuaren 1era arte bete daiteke galdetegia eta gero, alkarrizketak egiten hasiko dira.

Plana egiteko, herritarren partaidetzea ezinbestekoa dala azpimarratu gura dau Nerea Garcia Rebollo Zeberioko bardintasun teknikariak, eta herritar guztiak inkestak erantzutera konbidau gura ditu: "Zeberio bidezkoago eta bardinago baterantza pausuak emoten dihardugu. Horregaitik, III. Berdintasun Plana landuten gabiz, andren eta gizonen arteko desbardintasunak egunerokotasuneko eremu guztietan (zaintza, enplegua, hezkuntza, osasuna, parte-hartze soziala, besteak beste) desagertu arazoteko bidean aurrera egitea helburu daukan proiektua. Baina plan hau herriko errealidadearen isla izateko, bizilagunen parte-hartzea ezinbestekoa da”. Izan be, Bardintasun Planak Zeberioko errealidadea izan behar dau oinarri.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!