Abuztuaren 28an hasi eta urri bigarrenaren 2an ospatuko dira aurtengo Zeberioko Sandoni Jaiak eta hamairugarren edizinoz, Kartel Lehiaketea antolatu dau Jai Batzordeak. Kategoria desbardinak dagoz; batetik lehiaketa orokorra dago eta bestetik, umeentzako ekintzen kartelerako kategoria bi, 0-9 urte eta 10-14 urte bitartekoak. Bakotxak proposamen bi aurkeztu ahal izango ditu, kolore eta teknika librean, garagarrilaren 18ra arte udaletxean. Lanak aurkezterakoan, kartelean bertan ezingo da sinadurarik ipini. Holan, kartelakaz batera gutun-azal zarratu bat emon beharko da, norberaren izen, telefono zenbaki eta NAN-aren kopia bategaz.
Nagusien lehiaketan, formatu bertikaleko 50x70 zentimetroko euskarrian aurkeztu behar da kartela eta orrialde horretan, 47,5x25 zentimetroko zuriunea itxi behar da, bertan egitaraua sartzeako. Gainera, "ZEBERIOKO SANDONIAK, abuztuaren 28tik irailaren 2ra" testua agertu behar da. Balore-irizpideak be ezarri ditu epaimahaiak; obrearen eduki eta gaia, originaltasuna eta genero arteko bazterkeria alboratzen eta bardintasuna buztartuten daben egoerak isladatutea. Aurkeztuteko kartelen artean, bozkaketa irekia egingo da garagarrilaren 18tik 25era eta sari lez, 70 euro dagoz irabazlearentzako eta 50 euro bigarrenarentzako.
Txikien lehiaketan barriz, A3 orrialdeko tamainua izango beharko dira proposamenak eta hutsune bat itxi beharko da, zuriz, umeen egitaraua sartzeako. Lanak originalak izatea balorauko da eta izenburu moduan, "ZEBERIOKO SANDONIAK 2025, umeentzako ekintzak" testua eroan beharko dau. Parte-hartzaile guztiek jasoko dabe oparitxo bat.