auzoak

Ermitabarriko sanantonioak ospatuko ditue astegoienean

Asier Abrisketa 2025ko eka. 11a, 10:58

KaiƱa-Bi Trikifarra taldeak girotuko dau zapatu gaua Zeberioko Ermitabarri auzoan.

San Antonio egunean, bagilak 13, hasi eta domekara arte luzatuko dira auzo zeberioztarreko jaiak hiru egunez, egun osoko egitarauagaz.

Igorren bakarrik ez, Zeberioko Ermitabarri auzoan be ospatuten dira sanantonioak. San Antonio egunean bertan, hilaren 13an, hasiko dira jaiok. Hurrengo hiru egunetan barriz, goizetik gauera egongo da jai giroa auzoan antolatu diran ekintza guztien inguruan: umeentzako ekintzak, bazkaria, txapelketak, diskofesta, trikitilariak, pelota partiduak, sardina jana, euskal dantzak, herri kirolak eta abar antolatu dira-ta.

Egitaraua

Bagilak 13, barikua

  • 12:30ean, txupinazoa.
  • 13:00etan, mezea San Antonio ermitan.
  • 13:30ean, mokadutxoa.
  • 17:30ean, pelota partiduak.
  • 21:00etan, sardina-jana.
  • 21:30ean, Bilbosonidotik DJ Alex eta animazinoa Lainegaz.

Bagilak 14, zapatua

  • 12:00etan, puzgarriak eta umeentzako tailerrak.
  • 15:00etan, auzo bazkaria.
  • 18:00etan, Txapel Jaurtiketa Lehiaketea eta Igel Txapelketea.
  • 18:30ean, bola-jokoa.
  • 19:30ean, auzo meriendea.
  • 20:30ean, Bilbosonidotik DJ Alex eta animazinoa Lainegaz.
  • 22:30ean, Kaiña-Bi Trikifarra.
  • 01:00etan, txokolatadea.

Bagilak 15, domekea

  • 12:00etan, heldunen Pato Lasterketea.
  • 12:15ean, umeen Pato Lasterketea.
  • 13:00etan, euskal jantzak Gazte Barri eta Gangorri taldeen eskutik.
  • 14:00etan, herri kirol erakustaldia: Karmele Gisasola, Uxue Ansorregi eta Irati Astondoa.
  • 17:30ean, Mus Txapelketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!