Mandoian ipini gura dan Feroskana parte eolikoa dala-ta, Zeberion pil-pilean dagoan gaia da energia barriztagarriarena. Holan, Mandoian Eolikorik Ez! plataformak, berbaldia antolatu dau gaia sakonduteko. Eguaztenean, hilak 4, Hogarrean berbaldia emoteko konbidau ditue Antonio Aretxabala zientzia-dibulgatzailea eta Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik plataformea. Kritika egungo eredu barriztagarriari eta alternatibak berbaldia 19:00etan hasiko da.
Bertan, hizlariek azalduko dabe arazoa ez dala eolikoen -edo beste energia barriztagarri moten- teknologia, arazoa gaur egungo eredu energetiko eta soziala dala. Gaur egun, honen adibidea da Feroskana proiektua, energia barriztagarriak enpresek bultzatutako makroproiektuen bidez biderkatuten dira eta honek, albo batera ixten ditu ingurumenarekiko errespetua eta energiaren demokratizazinoa. Holan, gaurko eredua aldatuteko dagozan alternatibak be ipiko dira mahai gainean.