Gaurtik domekara bitartean ospatuko dira Santakurtzeak

Erredakzinoa 2025ko mai. 2a, 09:48

Argazkia Geuria.eus webgunetik hartuta

Zeberioko Santa Kurtze ermitearen inguruan jai giro paregabea egongo da astegoienean, auzoko jaiak ospatuko dira-ta.

Bariku zein zapatua ekintzaz beterik datoz, goizetik hasi eta gauera arte: mendi urtekerea, lehiaketa gastronomikoak, jantzak, suzko zezena, herri kirolak, kontzertuak eta abar. Domekan barriz, dana batu eta inguruak txukun ixteko deialdia egin da eguerdirako.

Maiatzak 2, barikua
11:00etan, urtekera Helbarrengo iturrietatik.
18:30ean, txupinazoa eta buruhandiak.
18:45ean, Tortilla Txapelketarako izen-emotea.
20:00etan, tortillen aurkezpenak.
20:15ean, jantza-plaza.
21:00etan, Tortilla Txapelketako sariketea.
22:00etan, suzko zezena.

Maiatzak 3, zapatua
12:00etan, mezea.
Gero, mokadutxoa.
13:30ean, herri kirolak Jasoka taldearen eskutik.
15:00etan, bazkaria etxetik ekarritakoagaz (ura, ardaoa eta ogia jai batzordearen esku).
17:00etan, Izare poesia.
18:00etan, olgeta eta txapelketak.
20:00etan, txokolatadea.
22:30ean, kontzertuak: Suger, Foterie, Katilu eta Matxinada.

Maiatzak 4, domekea
12:00etan, desmuntatzea.
Gero, konbidaduen bazkaria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!