batzarra

Mandoian proiektautako aerosorgailuen gaineko batzar informatiboa antolatu dau Zeberioko Udalak

Asier Abrisketa 2025ko api. 9a, 12:14

Barikuan 18:00etarako deitu dau batzarra udalak Hogarrean, Feroskana Parke Eolikoaren gaineko informazinoa herritarrakaz partekatzeko.

Feroskana Parke Eolikoa izenagaz, Zeberioko lurretan, 4,7 MWko bost aerosorgailu eta Bediako lurretan bat ipintea aurreikusten dau Ferosca Wind (Delta Power) enpreseak aurkeztutako proiektuak. Eskualdean inpaktu handiena eukiko leuken proiektua da, baina ez bakarra; izan be, Plaury Energyk Kastillo parke eolikoaren proiektua dauka, Ubide, Legutio eta Otxandioko lurretan. Aurten ebatziko da Mandoiako mendilerroan aerosorgailuak eregiko diran ala ez eta maiatzean, proiektuari zuzenketak egiteko epea zabalduko da.

Zeberioko lurretan, aerosorgailuak Ametzolan, Uriondon, Solatxin, Zubialden eta Saldarianen ipinitea da Ferosca Wind enpresearen plana. Herritarrak arduratuten dituan gaia danaren gainean, martiaren 25ean Zeberioko Udalak batzarra deitu eban eta oin, bigarren bat egingo da. Aprilaren 11n, barikua, Hogarrean egingo da 18:00etan bilera informatiboa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!