herri kirolak

Umeentzako Herri Kirol Topaketea egingo da Zeberion

Asier Abrisketa 2025ko mar. 27a, 11:13

Aprilaren 6an izango dabe herri kirol desbardinak probetako aukerea eta gero egingo dan bazkarirako txartelak, domekara arte lortu daitekez herriko tabernetan.

Txubelaso Guraso Elkarteak antolatuta, Zeberioko Udalaren laguntzeagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirola programearen baitan, Herri Kirol Topaketea egingo da Zeberioko plazan aprilaren 6an. Bertan, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko ikasleek hainbat herri kirol probetako aukerea izango dabe: ingude jasotea, txinga eroatea, txokor batzea, giza probak eta sokatirea.

Helburu nagusia, ume eta familiak kirolaren inguruan batzea da baina Txubelasu Guraso Elkarteak dirua be batu gura dau, urtean zehar antolatuten diran ekintzak aurrera atera ahal izateko. Holan, bazkaria be antolatu dabe aprilaren 6rako: patatak errioxar erara, postrea, ardaoa, ura, ogia eta kafea barne. Txartelak martiaren 30era arte lortu daitekez Amañen, Herriko Bentan zein Taberna Zaharrean; horrezaz gainera, guraso alkarteko kideei be eskatu ahal jakiez. Helduentzako prezioa 13 eurokoa da eta umeena 8 eurokoa baina bost urtetik azpiko umeek, doban bazkaldu ahal izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!