Zeberioko Udalak antolatuta, bagilaren 6an Maurizia Aldeiturriaga panderojole zeberioztarraren bizitzaren gaineko ekitaldia egingo da, Maurizia hil zanetik 37 urte pasau diranean. Ekitaldian, zeberioztarrak be parte-hartzaile izango dira eta guztia antolatuten hasteko, bilerea deitu dau Udalak barikurako, hilak 14. Zubialdeko ermitan, Hogarrean, egingo da batzarra 18:00etan eta herritar zein eragileak dagoz deituta.
Bagilean egingo dan Mauriziak ez dau inor hil ekitaldia Maurizia Aldeiturriaga nor zan jakin eta hurbil-hurbiletik ezetuteko aukerea izango da. Ines Osinagak, Lorea Argaratek, Olatz Salvadorrek eta Itziar Garalucek 2022an izen beragaz sortutako proiektuaren luzapena izango da.