Zeberioko Udalak eta Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuak antolatuta, fruta-arbolen gaineko tailerra egingo da Zeberion. Zezeilaren 8an, zapatua, 10:30etik 13:30era egingo da tailer teoriko-praktikoa Zubialden, Hogarrean hain zuzen be. Bertan, baserritar zein interesatuek fruta-arbolak landatu, behar dan moduan inaustu eta honeek osasuntsu manteniduteko zereginak ikasiko ditue, honeek produktibidadea jagoteko.