Izena, oingo barikuan, hilak 7, 20:00etatik 21:00etara mendi klubaren lokalean, edo zezeilaren 13ra arte, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean eta 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan emon daiteke.
Ibilbideak 12 kilometro eta 600 metroko desnibela dauka. Ardaoa eta arrainaren ibilbidearen 2. etapa honetan, Arabako Errioxa atzean itxi eta baso zabalez osotutako Kantabria-Toloño mendilerroko hesi orografikoa gainditzeko bideari ekingo deutsie partaideek. Kanpezuko Koadrila-Arabako Mendialdeko lurrak zeharkatuko dabez, Lagrango urigunean amaituteko.