Urtailaren 17an, zapatua, ospatuten dira Zeberioko Barañao auzoko sanantonak, santuari auzoan eskainitako San Antonio Abadea ermitan. Eguerdian izango da ospakizun erlijiosoa eta hau amaitzerakoan, barauskarria egingo dabe auzotarrek.
Ermita hau, ezaguna da ermitea bera baino zaharragoa dan leiho preerromanikoa daukalako. Ermitea, bizkaiko zaharrenetarikoa, XI. mendekoa dala uste da, XVII. mendean guztiz erabarritu bazan be.