auzoak

Santo Tomas Zaharra ermitan jaia ospatuko da bihar

Asier Abrisketa 2024ko abe. 27a, 12:41

Eguerdian mezea entzun eta barauskarria zerbitzauko da. Arrastiz barriz, Ermitabarritik kantu poteoa egingo da Berakatz taldeafaz.

Barbatxao auzoan dago Santo Tomas Zaharra ermitea, Zeberio haraneko parrokiarik zaharrena izan daitekeana; izan be, J. R. Iturriza historiagilearen azterketek argitu dabe 1.190 urtetik dagoala ermitearen existentziaren barri. Abenduaren 29a da Kanterburiko Santo Tomas eguna baina aurten, jaia aurreko egunean ospatuko da, hilaren 28an hain zuzen be.

Parrokian, auzotarrek mezea entzungo dabe 12:00etan eta hau amaituta, barauskarria egingo da ermita kanpoaldean. Jaiak arrastiz be izango dau jarraipena, Ermitabarrin. Bertan, 19:00etatik aurrera Berakatz taldea ibiliko da euskal kantu ezagunak abestuz poteoa girotuten.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!