Zeberioko Udalak antolatutako Abendu Kulturala egitarau oparoaren barruan, nabarmentzekoa da abenduaren 20a, barikua, askorentzat urteko atzen lan eguna izango dana. Izan be, beste herri batzuetan legez Gabonei ondo etorria emoteko ekintzak antolatu dira eta giro ederra espero da arrasti-iluntzean. Ballet ikuskizuna, debalde azoka eta dj-a egongo dira Zubialden, 18:00etatik aurrera.
Ballet ikuskizuna ate irekiko entsegua izango da eta hau 18:00etan hasiko da, Hogarrean, jantzakaz gozatu gura dauanantzako. Ordu berean hasiko da, 18:00etan, debalde azokea bakotxak bere gauzak eroan eta beste liburu, erropa, jostailu eta abar batzuekaz trukatu ahal izango dauz, 21:00etara arte, eskola zaharrean. Hau amaituta, 21:00etan, DJ Auzolotsak girotuko dau plazea.