antzerkia

Umorezko antzezlana dakar Zeberioko Zemendia Feminista egitarauak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 28a, 11:55

Aroa Berrozpek eta Susana Soletok La Maja y la Mona komedia taularatuko dabe bihar, hilak 29, Hogarrean 18:30ean.

Teknikari falta dala-ta, bertan behera itxi dau emonaldia Zeberioko Udalak

Zeberioko Udalak, hainbat jarduera kultural eta tailer antolatu ditu zemendian zehar, Andranganako Indarkeriaren aurkako Nazinoarteko Egunaren harira, eta atzena barikuan, hilak 29, egingo da. Hogarrean 18:30ean, Aroa Berrozpek eta Susana Soletok La Maja y la Mona antzezlana taularatuko dabe.

Yolanda Garcia Serranok idatzitako eta Jose Cruz Gurrutxagak zuzendutako 70 minutuko obra komediko honek adiskidetasuna, hipokresia, irudi estetikoa eta feminismoa lantzen ditu. Obra hau "katarsi kolektibo txiki bat" dala dinoe egileek eta umorearen bitartez, "gaur egungo gizartean dogun andra izakereari buruz hausnartzera" animetan dau.

Sinopsia

La Mona (Lisa) eta La Maja (vestida), bi mihise bakar eta errepikaezin. Aroa (Berrozpe) eta Susana (Soleto), bi aktore paregabe eta menderaezinak. Nor maitagarriago, nor maitagarriago, bi emakume pintatuak gorpuzten saiatuko dira. Baina kontua da ez dukiela oso argi nor ordezkatzen dauan, eta horrek maja eta mona aurrez aurre jartzea ekarriko dauala, mona eta majoa baitira, hurrengoz hurrengo. Edo alderantziz. A zer koadroa!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!