azokea

Domekan egingo da Zeberioko Merkatua

Asier Abrisketa 2024ko aza. 22a, 12:44

Zubialdeko plazan egongo dira artisau eta elikagai ekoizleen postuak 10:00etan hasi eta 14:00etara arte.

Zemendiaren 24an, domekea, egingo da aurtengo Zeberioko neguko merkadua. Zubialdeko plazan ipiniko dira postuak goiz osoan zehar, 10:00etatik 14:00etara. Gorbeialde Landa Garapena alkartearen azoka guztietan legez, erosketa bakotxagaz produktu-loteen zozketarako zenbaki bat lortuko dabe erosleek.

Postuen artean Barazkilo kontserba enpresaren ortuko produktuak, Aitor Azkuetaren gaztaia, Janire Goikuria eta Ana Añibarroren ogi eta pastelak, La Txika de la Cervezaren garagardaoak, Lusuri ardi gaztaia, Urigoitiko txorizoa, Eskuola patea eta La Gilda del Norteko gildak topau ahal izango dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!