Zeberion A3928 Artea-Zeberio-Ugao linea baino ez dago erabilgarri eta askoren ustez, ez da nahikoa, ordutegi zein linea aldetik, herritarren garraio beharrizanak asetuteko. Holan, Zeberioko Udalak herritarren eretxia eta iradokizunak batuko ditu. Gero, emoitzak eta beharrezko alegazinoak Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztuko dira udaletxetik.
Beraz, garrantzitsua da galdetegian ahalik eta erantzun gehien jasotea. Galdetegian egunotan dabiz jasoten zeberioztarrek euren etxeetan eta hau, udaletxean hilaren 18a baino lehen bidaltzera animau dabe Udaletik. Erreztasun gehiago emoteko, galdetegia online be bete daiteke, Udalak automatikoki jasoko ditu erantzun honeek.