Oingo domekan, urri lehenengoak 15, Zeberioko Austarri mendi klubak Gipuzkoako Aizkorrira urtekerea antolatu dau. Ibilbide bi dagoz aukeran; bata 13 kilometrokoa: Petroleros-Azkorri-Aketegi-Arantzazu eta beste bat 11 kilometrokoa, Petroleros-Urbia-Arantzazu, hain zuzen be. Mendizaleak, 07:30ean batuko dira plazan.
Egunerarte emon daiteke izena austarrimenditaldea@gmail.com edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.
Aizkorri
Aizkorri mendilerroan dagoz Gipuzkoako mendirik altuenak “Harresi handi bat balitz moduan, Aizkorri mendilerroa Zegama herriaren gainera erortzen dala dirudi, Goierriko eskualdean. Beste aldean, oasi berde legez, Urbiako zelaiak zabaltzen dira, artzainen eta animalien etxolek zedarrituta, berbarako, ardiak, behiak...” azaltzen dabe Austarrikoek. Zelai horreetatik inguruko hainbat tontor igongo ditue, Aizkorri eta Aketegi hain zuzen be.
“Zelai horreen amaieran, Donejakue Bidea igarotzen dauan San Adriango Tunela dago. Urbiako erdikaldean, ermita bat bisitau eta Urbiako Fonda ezagunean indarrak barriztu leikeguz” dinoe.
Inguru hori Gipuzkoak eta Arabak partekatzen daben parke natural baten barruan dago.