Eguenean hasiko dira Zeberioko jaiak

Bea Azpiri 2024ko abuztuaren 27a

Akerbeltz erromeria taldea

Etzitik, hilak 29, urri lehenengoaren 2ra arte, zeberioztarrek herriko jaiak ospatuko ditue.

Ekintza ugari antolatu ditu jai batzordeak: umeentzako jolasak, kalejirak, kantaldiak, kontzertuak, txarangak, jubiladuen bazkaria eta karta-jokoak, eskupelota partiduak, bizikleta martxea, lehiaketa gastronomikoak, mezak, azokea, herri-kirol erakustaldia eta baba-jana.

Txupina Zeberioko Gazte Elkarteko kideek botako dabe.
 
Abuztuak 29, eguena
19:00etan, txupinazoa udaletxeko plazatik Gazte Elkartearen eskutik. Ostean buruhandiak.
19:00etan, Adiskideak fanfarria.
19:30ean, limonada dastaketea.
21:00etan, herri afaria.
23:00etan, Adiskideak fanfarria.
 
Abuztuak 30, barikua
12:30ean, umeetzako jolasak.
13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.
15:00etan, jubiladuen bazkaria eta gero, Mus, Tute eta Briska Txapelketak.
18:00etan, esku-pelota partiduak.
19:30ean, Latuna Bando txarangea.
23:00etan, erromeria Nonbait taldeagaz.
 
Abuztuak 31, zapatua
10:30ean, Asel Ozerinjauregi Bizikleta Martxea.
12:30ean, Bilbao anai trikitilariak.
14:00etan, Makailao, Tortilla eta Paella Txapelketak.
18:00etan, umeentzako jolasak.
18:30ean, Zutik elektrotxarangea.
21:30ean, kontzertuak: Chuleria joder!, Porco Bravo, TOC.
00:30ean, Akerbeltz erromeria.
 
Urri lehenengoak 1, domekea
10:00etan, azokea.
13:00etan, mezea.
13:30ean, kalejirea herriko albokariakaz.
14:00etan, herri-kirolak.
17:00etan, kantaldia Gora Musika taldeagaz.
19:30ean, jota nafarrak Voces Riberas taldeagaz.
 
Urri lehenengoak 2, astelehena
12:30ean, umeentzako jolasak.
13:00etan, Laura Orueren aldeko mezea.
13:00etan, kalejirea Etxebarria aita-seme trikitilariakaz.
15:00etan, baba-jana.
18:30ean, profesional eta profesional ohien esku-pelota partiduak.
· Iturriaga-Agirre vs R. Infante-Zabala
· Goñi II-Garcia vs Bengoetxea VI-Agirre
· Sarrerak salgai udaletxean (8 euro) abuztuaren 29an eta 30ean, 10:00etatik 14:00etara.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!