Zeberio eta Arantzazu artean dago Argiñao auzoa eta bertako San Adrian ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez, abuztuaren lehen astegoienean. Beraz, abuztuaren 3an, zapatua, mezea egongo da entzungai 12:30ean eta hau amaituta, barauskarria egongo da auzotarrentzako. Horrezaz gainera, Zeanuriko Otzerinmendiko sanjustoak eta Dimako Artaungo jaiak be ospatuko dira astegoienean. Kasu bietan, egitarau potoloa dago antolatuta abuztuaren 3 eta 4rako.