auzoak

Upoko San Segismundon jaiak ospatuko ditue astegoienean

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 16a, 10:54

Zapatu zein domekan egongo dira mezea eta txistulariak. Domeka arrastian barriz, umeentzako herri kirolak eta Zeberio-Zaratamo sokatira desafioa jokatuko da.

Astegoien hoentan, Zeberio eta Zaratamoko herritarrek sansegismundoak ospatuko ditue Upo dagoan izen bereko ermitearen inguruan. Zapatuan, hilak 20, txistulariak egongo dira eta 12:00etan, mezea entzuteko aukerea. Txosnea be egongo da goiz osoan zehar. Hurrengo egunean barriz, domekan, egun osoko egitaraua antolatu da.

Goizez, 11:00etan, txistulariak egongo dira eta eguerdian mezea. Arrastiz ostera, 17:00etan umeentzako herri kirolak egongo dira eta 18:00etan, Zeberio eta Zaratamoko herritarrak sokatira lehia egingo dabe. Txosnea zabalik egongo da egun osoan zehar.

San Segismundo

Ermita honeen atzean, istorio ugari dagoz. Adibidez, Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II liburuan Juan Manuel Etxebarria Ayestak kontetan dau totelka berba egiten ebezan umeak eroaten ebezala San Segismundora, bedeinkatu eta toteltasuna osatuteko.

Beste alde batetik, zeberioztar askorentzako bertan hasi zan 1936ko Gerra Zibila. Izan be, 1936ko garagarrilaren 18an, San Segismundon egozan asko astegoien honetan lez, erromeria ospatuten. Jantzan egin bitartean izan eben militarren altxamenduaren barri. Ermitearen atzekaldean gainera,  Bilbo babesteko eregi zan Burdin Hesiaren parte zan ametralladora habia dago.

San Segismundo ermitearen antxinako itxurea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!