ikastaroa

Zeberioko pumptrack zirkuituan ikastaroa emongo da

Asier Abrisketa 2024ko eka. 28a, 10:34

Domekan emongo dira maila bitako ikastaroak; oinarrizko mailakoa 10:00etan eta hobekuntza mailakoa 12:00etan. Izena aldez aurretik emon behar da.

Zeberioko PumpTrack zirkuituak badaroaz ia urte bi zabalik. Herri askotan zabaldu barri dira holango pistak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Masterclass PumpTrack 2024 ikastaroa herriz herri dabil bertakoei Pump Track zirkuitua zelan erabili erakusteko. Zeberion, bagilaren 30ean izango da ikastaroa. Maila bi dagoz, oinarrizkoa eta aurreratua, bietarako emon behar da izena, hurrengo galdetegian klikatuta.

Oinarrizko maila oindino Pump Track-ean inoz ibili ez diranak, sarritan ibilten ez diranak edo konfiantzea hartu gura dabenak apuntau daitekez. 10:00etan hasi eta 11:55ean amaituko da oinarrizko ikastaroa. Hobekuntza mailan barriz, 12:00etatik 14:00etara, Pump Track-ean denpora bat daroenek eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu gura dabenek emon behar dabe izena. Izena zein mailatan emon zalantzan egon ezkero, oinarrizko mailan emotea gomendatzen da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!