mendia

Gaur arte emon daiteke izena Austarri Mendi Klubagaz Urbasara joateko

Asier Abrisketa 2024ko eka. 17a, 12:40

Bagilaren 22tik 23ra izango da Urbasa eta Lokiz mendikateetan astegoien pasa; izena austarrimenditaldea@gmail.com helbidean emon daiteke.

Austarri Mendi Klub zeberioztarrak antolatuta, astegoien pasa egingo da bagilaren 22tik 23ra, Urbasa eta Lokiz mendikateetan ibilaldia egiteko. Zapatuan, 08:30ean urtengo dira Zeberiotik eta bueltea domekan 20:00ak inguru izango da. Gaur, hilak 17, da izena emoteko atzen eguna, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.

Lokiz (1.121 metro) eta Azantza (1.085 metro) tontorrak igoteko ibilaldia egingo da baina beste aukera laburrago bi dagoz, hamar kilometrokoak. Batetik, Galdeano-San Kosme-Artabia eta bestetik, Irantzu-Peña del Sacristán. Ibilteaz gainera, Lizarrako herria eta Irantzuko monasterioa ikustera be joango dira.

Austarriren mendi urtekerea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!