Igorren bakarrik ez, Zeberioko Ermitabarri auzoan be ospatuten dira sanantonioak. San Antonio egunean bertan, hilaren 13an, hasiko dira jaiok. Hurrengo hiru egunetan barriz, goizetik gauera egongo da jai giroa auzoan antolatu diran ekintza guztien inguruan: umeentzako ekintzak, bazkaria, txapelketak, diskofesta, trikitilariak, pelota partiduak, sardina jana, euskal dantzak, herri kirolak eta abar antolatu dira-ta.
Egitaraua:
Bagilak 13, eguena
- 12:30ean, txupinazoa.
- 13:00etan, mezea.
- 13:30ean, luntxa.
Bagilak 14, barikua
- 18:30ean, pelota partiduak.
- 21:00etan, sardina jana.
- 21:30ean, diskofesta Sound.
Bagilak 15, zapatua
- 12:00etan, umeentzako puzgarri eta tailerrak.
- 15:00etan, auzo bazkaria.
- 18:00etan, txapel jaurtiketa eta Igel Txapelketea.
- 18:30ean, boloak.
- 19:30ean, meriendea.
- 20:30ean, diskofesta Nemux.
- 22:30ean, Etxebarria Aita-seme Trikitilariak.
- 01:00etan, txokolatadea.
Bagilak 16, domekea
- 12:00etan, helduen pato lasterketea.
- 12:15ean, umeen pato lasterketea.
- 13:00etan, Gazte Barri Dantza Taldearen jantzaldia.
- 14:00etan, herri kirolak.
- 17:30ean, Mus Txapelketea.