Txomin Bustinza Ibarrondok eta Jose Maria eta Alfonso Ruiz del Rio anaiek Zeberioko hainbat ermita eta baserrien maketa txikiak egin ditue eta oin, ikusgai egongo dira bagilaren 13ra arte. Udaletxeko bigarren solairuan ipini da erakusketa gelea, lan guztiakaz. Honeek ikusteko, astebarruan 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik erakusketea. Astegoienean barriz, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik gelea.