Antxina, maiatzaren 3a elorri zuria bedeinkatu eta soloan ipinteko ohiturea egoan, udan zehar uzta ona izateko helburuagaz. Eta holan emongo jako hasikerea aurten be, Zeberioko Santa Kurtzeko jaiari. Izan be, maiatzaren 3an, 12:00etan, mezea entzun eta erramu bedeinkapenagaz hasiko dira astegoienean zehar luzatuko diran jai auzotarrak.
Hortik aurrera: kontzertuak, tortilla txapelketea, jantzak, herri-kirolak, suzko zezena, jolasak... ez dira faltauko maiatzeko lehen astegoienean. Zapatu gauean, Ilentia, Durundue, U7, Seveelrio eta Satan Kurtze taldeek joko dabe eta ostean DJ Matxinadak ipiniko dau musikea gaua luzatuteko.