Zeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, aprilaren 13an ospatuko da Zeberioko Gazte Eguna. Bazkariak, poteo musikatuak eta gaueko kontzertuek osotuten dabe herriko gazteek gazteentzako osotutako eskaintzea.
Ospakizuna 15:00etan hasiko da, gazte bazkariagaz. Aprilaren 7an zan txartelak lortzeako atzen eguna. Hau amaituta, bazkalostean kontzertu akustikoa egongo da, Modorra izenpean. 19:30ean barriz, mobimentuan ipiniko dira gazteak, tabernaz taberna "baflepoteoan".
Gaueko eskaintza musikala ostera, Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak osostuten dabe. Katilu taldea izango da, 22:30ean, oholtzara igoten lehena. Arrigorriagako talde gazte honek blues-rock estiloa buztartuten dau. Hofe x 4:40 barriz, Igotz Mendez abeslariak eta Xabier Lafuente zein Marcos Galech ekoizleek sortutako proiektua da, trap eta pop sintetikoaren inguruko doinuak egiten ditua. Gaua zarratuteko, Drama Darama dj-ak hartuko dau musikearen ardurea.