gazteria

Asteon emon behar da Zeberioko Gazte Eguneko bazkarirako izena

Asier Abrisketa 2024ko api. 2a, 10:03
HOFE X 4:40k kontzertua eskainiko dau Zeberioko Gazte Egunean

Aprilaren 7a baino lehen emon daiteke izena dendan edo 688 817 309 telefonoan, txartelak 10 euroko prezioa dauka.

Zeberioko Gazte Elkarteak antolatuta, aprilaren 13an ospatuko da Zeberioko Gazte Eguna. Bazkariak, poteo musikatuak eta gaueko kontzertuek osotuten dabe herriko gazteek gazteentzako osotutako eskaintzea.

Ospakizuna 15:00etan hasiko da, gazte bazkariagaz. Aprilaren 7a baino lehen emon daiteke izena plazako dendan edo 688 817 309 telefonora idatzita, txartelak 10 euroko prezioa dauka. Hau amaituta, bazkalosteko ekintzak egingo dira. 19:30ean barriz, mobimentuan ipiniko dira gazteak, tabernaz taberna "baflepoteoan".

Gaueko eskaintza musikala ostera, Katiluk, Hofe x 4:40k eta Drama Daramak osostuten dabe. Katilu taldea izango da, 22:30ean, oholtzara igoten lehena. Arrigorriagako talde gazte honek blues-rock estiloa buztartuten dau. Hofe x 4:40 barriz, Igotz Mendez abeslariak eta Xabier Lafuente zein Marcos Galech ekoizleek sortutako proiektua da, trap eta pop sintetikoaren inguruko doinuak egiten ditua. Gaua zarratuteko, Drama Darama dj-ak hartuko dau musikearen ardurea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!