Eskupelotea

Euskal pelotearen inguruko ekintzak egingo dira Aste Santuan Zeberion

Asier Abrisketa 2024ko mar. 21a, 11:54

Aprilaren 2tik 5era, goizero egongo dira umeentzako pelota ekintzak Zeberioko frontoian. Izen-emotea zabalik dago 666 025 389 telefonoan.

Aurten be, Zeberioko Mandoia Pelota Kirol Klubak umeentzako campusa antolatu dau Aste Santurako. Aprilaren 2, 3, 4 eta 5ean, 10:00etan hasi eta 14:00etara arte egingo dira ekintzak Zubialdeko frontoian. Bertan, ume eta gaztetxoek euskal pelota modalidade desbardinak probetako aukerea izango dabe: eskupelotea, palea, zesta-punta...

Izena 666 025 389 WhatsApp bidez idatzita emon daiteke. Zeberioko umeentzako prezioa 25 eurokoa da eta Zeberion erroldatuta ez dagozenentzako prezioa barriz, 50 eurokoa. Ez dago zehaztuta adin tarterik, baina Lehen Hezkuntzako umeek emoten dabe batez be izena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!