Ikuspegi feministatik, umorez, bakarrizketa honetan, bere egunerokotasunaren azterketea egiten dau umoristeak. "Adin jakin bat daukat, eta hor dagoz menopausia, zoru pelbikoa... Alua gora, alua behera ibilten gara. Aluan daukagun indar horregaz, magma horregaz, sumendia bizten badogu... goazen sistema erretera" dino Egizabalek.