gazteria

Martiaren 16an joango dira Zeberioko gazteak sagardaotegira

Asier Abrisketa 2024ko urt. 26a, 11:32

Izena zezeilaren 9ra arte emon daiteke, 667 841 838 telefonora idatzi eta izen-abizenak eta telefonoa emonda.

Zeberioko Gazte Elkarteak, martiaren 16rako, Sarasola sagardaotegira txangoa antolatu dau. Izena, zezeilaren 9ra arte emon daiteke, 667 841 838 telefonora idatzi eta datuak emonda; izen-abizenak eta telefonoa, hain zuzen be. Plana goizez autobusean Zeberiotik urtetea da eta bueltea goizaldeko 03:30ean izango da, Hernanitik.

Txangoaren prezioa 66 eurokoa da eta ordainketea gaur, hilak 26, zezeilaren 2an edo 9an egin behar da, Futbolin Txapelketako jardunaldietan hain zuzen be. Izan be, Gazte Elkarteak Futbolin Txapelketa bat be antolatu dau. Txapelketako lehenengo partiduak gaur jokatuko dira eta hilaren 2an eta 9an egongo dira beste saio bi.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!